BCCCAP00000000000000000001794
eta ondoren joan zan emendik. Orduan gazte garbi ta zintzoa zirudien. Ura, zituen urte aiekin, etzan itxurak egitera etorri izango. Ez det geroztikako berririk. Baiña benetako naigabea eman zidan alako gazte paketsu ta eder batek artara itxasoan bizia galdu bearrak. - Ogei urte bete berriak bear zituen orain. Baiña nere semea etxetik atera bezin kristau garbi ta sinistuna zegoen. Kapitanak asko maite zuena, eta badakigu ando zaindu zuela. Beren alaba baka– rrarekin ezkontzea nai zuten gaiñera. Semea dei– tzen zioten, nik entzun detanez. Olako gazte bat ez litzake gaizki etorriko etxe artara. Gurasoak beldu– rrak aidean bizi dira, alabak nolako suia ekarriko duen kezketan. Etxeko pakerako ta etorkizunerako garrantzi aundia baidu orrek. - Nik benetan naigabean laguntzen dizuet -zion erretoreak. - Eskerrik asko. Mundua ikusi nai zuen, ta las– ter itxi diote bidea. - Eta etxeko martxa ando geratu al zaizute? - Gure baserrian ez da aren utsunik nabaitzen. Semerik zaarrena etxera ezkondua daukagu; eta erraiña benetan zintzoa, garbia ta langillea. Eske– rrak Jaunari. Bi seme ere badituzte. Guk beste bi seme baditugu, biak ezkonduak. Alare, galdu zai– gun semea, zalantzarik gabe, geiena maite giñuna. Baiña, jakiña, aren zai ezin giñazke bizi. Etsi degu eta guraso kristauak seme kristau bati bezela ille– tak ospatu nai dizkiogu. - Len ere esan dizut ez dagoela ezeren eragoz– penik. Zerok aukeratu eguna. - Gaur illaren lenengo egunean gaude noski. Illebetea galdu zitzaigula, eta egun ortan nai geni– tuzke illeta oiek ospatzea. - Onda daga. Eta ardua? 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz