BCCCAP00000000000000000001794
Illetak I LLEBETE triste samarra joan zan. Iñondik etze– torren Joan Joxeren berririk. Etzegoen, bada, zalantzarik, geienentzat beiñepein, gaztea illa edo bizirik zan. Urera erori eta arenak egin zuela. Kris– tauak ziran eta zor txiki bat bazioten gurasoak: ille– tak ospatzea alegia. Onenbeste denboran, bizirik balego, bere azta– rrenak azalduko ziran. Etzituen gurasoak urduri ortara edukiko. Etzeukaten bizirik azalduko zan itxaropenik, eta seme maiteari zioten zor txiki orí bete bearra zeukaten. Emakumeak izaten ziran, gure gazte denboran beiñepein, arazo auen gora-beerak eramaten zituz– tenak. An ere amak egin zuen lan orí. Etsipena artu zutenean, erretore jaunari baimena eskatu zioten, il zan beren semearen illetak ospatze– ko. ltxasoan galdu zala illebete igaro berri zala. - Bai, emakume, bai. Bizi bada ere, meza batek ez dio kalterik egingo. Azkeneko itxasora atera zanean, nerekin aitortu zan eta Jauna artu zuen; 171
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz