BCCCAP00000000000000000001794

- Arrazoi gaizto oiek nork erakutsi dizkik? - Bearrak. Baiña bai besteren bizkar bizi nai izateak ere. Nik ere, beste edozeiñek bezela, nere eskubideak eskatzen dizkit. - Nor bizi dek emen besteren egiñetik? - I beiñepein bai. Erantzun orrekin sumindu zan anai zaarrena; eta izketan gaztea ezin garaitu zuelako, onek arra– zoi baizeukan, indan-ean ixil erazteko asmoan: - Nik erakutsiko dit ori: baserri ontan nor bizi dan besteren bizkar. - Bai; i beiñepein bai. Ori ukatuko duenik ez dek sukalde ontan. Erantzuteko arrazoirik ez deka– nean, indan-ez asi nai al uke? - Eta ni bakan-ik al nau lanean ari naizena? - Nik denengatik esan dit, baiña ik bakarrik erantzun didak. Beste bi anaiak ere ulertu zuten aren enbidoa, baiña zaarrenak eraso zion, eta "Or konpon!" zioten biak. Baiña ama sartu zan bitarteko. - Patxi -zaan-enaren izena ala zan-, arazo au ez dek mutur joka erabiltzekoa. Ez dit esango Joan Joxek ondo egin duanik. Baiña bere arrazoiak badizkik, eta sakonak gaiñera. Bere etorkizuna zebilkik jokoan; eta, ez baago zearo itxutua, ulert errezak dituk iretzat ere. Beste konponketa serioa– goa bear dik onek, jakiña, norbaiten bizkan-ari min emango badio ere. Amasei urtetarako !anean asi in– tzan ezkeroztik, irabazi guzia iretzat gorde dek. Neri beiñepein ez didak zentimorik eman. Ez dit eskatu ere, ez. Onek emezortzi urte badizkik, eta baserri neketsu ontako martxa berak bakarrik zeramak; eta, berak aitortu didanez, patrika utsarekin. Onek egiña jaten errezegi ari zerate. Etzegok ukatzerik, denok ikusten diagu ta, ez diozutela ezertan lagun- 17

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz