BCCCAP00000000000000000001794
Aren atzetik zebiltzan, bada; baiña ezin arrapatu. Kapitanak ere bazekien orren berri; eta ustuleen buru egiten zuenak ere eme ibiltzeko agindu zion; inguru artan zebiltzala. Eguntxinta orduko azaldu ziran andik-emendik txara ·barrundik erreka txiki aietan barrena; eta, ustu zutenean, kapitanak, esan degunez, agindu zion makinistari al zuten lenena aldegin bear zutela. Arma kontrabandoa aberri oietan gogotik zigor– tua zegoen. Gerrillak baizebiltzan. Al zuen kemen guzia eman zion ontziari. Dana– ren bearrean arkituko zan, eta aldegin zuten andik, etsaiak inguratzen asi baiño len. Lekurik egoki eta erosoenak ordurako artuak eduki arren, iñork altorik eman gabe atera ziran aberri artako uretatik; eta len askotan zamatzen zuten kai eder batean ontzia sartu zuten, zerbaite– kin zamatzeko. Ura pasa ta gero, ertzaiñak arkitu zituzten iges egin zuen ontziaren aztarrenak. An ezkutuan zeu– den txalupa txiki asko ere arrapatu ta txikitu zituz– ten. Baiña armarik ez. Aiek iges egin zuten, baiña kapitanari etzion ajo– larik. Bere lenengo lana beren etxeetara abisatzea izan zan, gertatu zanaren berri emanez; eta ontzia– ren jabeari, beste bat olako kaietan zegoela eta ontziaren erantzunkizuna artzeko. Bera berdin kapi– tan izateari uztera zijoala. Lantegi ortarako gauza etzalako, gertatuaren erru guziak bereak zirala. Abisua artu ta bereala azaldu zan ontziaren jabea, arazo ori lenbailen konpondu ta martxan jartzeko asmoan. lbilian zeukala irabazia, eta ez kaian loturik edukita. Ontzian bertan arkitu zuen kapitana. Itzaldi luze ta lasai bat egin zuten elkarrekin. 168
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz