BCCCAP00000000000000000001794

Igesa /\ IEK ustu zuten orduko, agindu au artu zuen .n'. makinistak: - Gure berri badakitela noski esan zidan gazte auen buru egiten duenak, eta lenbailen atera ta goazemak emendik. Gazte gizarajoa ezin billaturik ez gaituk ibiliko, bestela bertan arrapatuko giñuzte– kek eta. Marrokiarra, makinista alegia, oso iaioa zan. Amaika buruaustetatik atera zuen kapitana; eta bere lagunak bi sailletan berextea ere aren lana izango zan. Unetxo batean aterata, jarri ziran martxan. Baiña etsaiari iges egiten etzan orren erreza izango. Arratsean an ezkutuan zeudela ere, inguru samar ibilia zan etsaia. Aberri artako agintariak bazekiten itxas ontzi batek noizikan beinka sarrerak egiten zituela nazio artara. Batzuetan bear-bearrezko gauzak eramango zituen: auek agirian. Armak ere bai, ordea, tarteka; baiña auek ezkutuan. Ontzia, iñork eskatu gabe, alde artara atera zala ere bai.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz