BCCCAP00000000000000000001794
ote zuen ere. Inguru aiek guztiak, ontzitik asi ta dena, goiak eta beak, aztertu zituzten; baiña etzan aren aztarrenik azaldu. Ontzia ustutzera etorri ziranak ere, beren buru egiten zuena azaldu artean, langilleekin bat egin zuten. Inguru aietan etzan, bada, metro bat ere aztertu gabe geratu. Mutil ura ita bazan, etzala ontzi aren inguruan galdua. Itxasoa geldi-geldi zegoen, eta ezin ziteken ildakoa uraren eragin geia- go gabe andik itxas barrenera atera. Galdu bazan, andik bizirik aldegin zuelako. Izan ziteken mendira aldegiña ere, ontzia mendi bazterrean zegoen eta. Geienen iritzia au zan: mutilla etzala an bertan galdu, kapitanaren tiroz alegia. Bestela, nai ta nai sez, billatu bear zutela. Zalantzan, baiña oraindik itxaropena. Gerrilleroen buru egiten zuena etorri zanean, kapitanarekin itz batzuk egin zituen, eta presaka ta muturka ·ustu zuten, etsaiak beren berri bai ornen zutela uste zuten ta. Ustu ta agurtzerakoan, gerrilleroak ala agindu zioten kapitanari: egun artan bertan, illundu baiño len, buzo ta guzti itxas bazter aiek aztertuko zituz– tela. Baiña orduan ezin zitekela, etsaien beldur zirala ta. Eta aal zan azkarren ustu zuten. 166
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz