BCCCAP00000000000000000001794
kiak artu jakiteko. Berdin langilleen laguntzaren paltarik etzuela izango. Illak putzura, bai, ta kito. - Ederki pentsatua. Baiña marrokiarrak zer esan bear ditek? -zion kapitanak. - Zer esango dute? Arrazoia degula, ez berak. Nola ez dituzte il, sarrera galerazita? Azkenean, zure eskuetan bizirik erortzeko beldurrak atera <lira. Erru geienak, alare, sartzen lagundu dionak ditu. Joan Joxek eman dio bere merezia. baiña gaz– teak bazuen gertatu danaren beldurra. - Gizarajoa illa erori bada, ez diagu aren azta– rrenik billatuko. Onuzkero tiburoiak irentsiko zite– ken. Nik makinistarekin konfiantza osoa zeukat. Ni ez niotek gaiñera ontzi ontan asko ikusiko. Gaixo nabillek eta ez <lit balio. Ordua zala ta, euskaldun ta marrokiarrak denak hatera bildu ziran, eta zalantzarik gabe denak arra– zoi eman zioten kapitanari. - Txirtxil aren asmoa etzan besterik, berak askotan kontatua: lenengo, lau euskaldunak, zeu– den lekuan bertan il; gero, marrokiarrok hatera zuri eraso. - Eskerrik asko. Etsaiak beiñepein beren burua ondatu ditek. Baiña, zoritxarrez, gure salbatzaillea ere palta dek. Kapitanak bi tiro sutu zituen, eta indarka ari ziran biak arrapatu. - Joan Joxeren berririk ez diagu, baiña beti ere itxaropena. Eguna argitu baiño leenago, langille guziak, eus– kaldunak eta marrokiarrak, bat egin zuten naigabe– an. Berak salbatu zituen maitagarri bat zan galdua, eta benetako tristura zegoen aien artean. Bi illak billatu zituzten. Ura ez, ordea. Urera erori baizan. Ez dakigu kapitanaren beldurrak bere burua bota 165
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz