BCCCAP00000000000000000001794

Bitarte ortan, kapitanaren beldurrak zeuden eta marrokiarrak bertan illak nor ziran jakin nai zuten. Marrokiar kaskarra zegoen alderik alde zulatua. Au kapitanaren lana zan. Eta arekin indarka ari zan gazte gizarajo ura itxasoak eramango zuen. - Nork daki, tiro geiagoren beldurrak iges egin badu ere? - Igari geiago jakin gabe bizirik ateratzeko leku txarrak dituk auek. - Beti ere itxaropena. - Kaskar madarikatu onek! Eta amorruz ostiko eman zion kapitanak illari. - 11 da gero ortaraiño ere bai? -esan zion batek. - Ez <lit au ando egin, ez -erantzun zuen kapi- tanak-. Alare, onek <lana merezi likek. Kakatsua aleena! Bazter guziak nazkatu dizkik. Eta, bizi diran etxean, nere emazte ta alaba beldurrak aide– an eduki dituelako, bi presa zakur aundi zeuzkatek etxea babesteko. Baiña gaztea galduak nere amets guziak mozten zizkidak. Ez nauk etxera joatera ere ausartuko. Badakizute berri kaskar onekin nere maiteei nolako naigabea emango dieten. Seme bat bezela geneukaken. - Ontzi gain ontan besteren bat ere bazegok illa. Orri sokarekin sartzen lagundu diana. Ori, Joan Joxek illa. Onek ixilka bazebilkien arma. Arek sutu dio lenengo tiroa. Eta, zuk sutu dezunean, kaskarrarekin zebillen indarka. Argitzen asi zuenean, bereala arkitu zuten. - Alu au ere bai? Amaika mesede egin ziot nik, bada, oni. Or konpon! Geron buruak babesteko egindako lana dek au. Kapitan jauna gero ta lasaiago ikusi zutenean, lau euskaldunak urbildu zitzaizkion, nolako eraba- 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz