BCCCAP00000000000000000001794
kendu zion arma. Bere buruari bi tiro emateraiño ere itxutu ziteken. - Emaidak arma ori, emen etsai geiago ere izango dituk eta. - Lasaitu zaite, Anbrosio, eta entzun zaiguzu. Bere lenengo itxumen artatik esnatu zanean: - Zer gertatzen dek emen, Anton? Ezagutu baizuen bere langilleetako bat zala. - Joan Joxek beldur zuena gertatu da. Gazteak eme egoteko esan digu; al badegu, gaiñean geratze– ko. Baiña gu barrura sartu gera, iñor etortzen bada ere, ara sartzen ez uzteko. Ez baidiogu <lena sinis– tu. Baiña erne geunden. Lenengo tiroa entzun deguneko, gaiñera atera gera. Ortxe, gaberdi aldera, gure langilleetako marrokiar batek soka luzatuta igo da. Jakiña, biak armatuak noski. Beren lagune– tara sartu nai zuten. Baiña ez <lira konpondu, eta ez diete sartzen utzi. Zure adiskide ori bakar baten laguntzarekin geratu eta iges egin naiko zuten. Eme zegoen, ordea, Joan Joxe; eta gaiñera azaldu– takoan sutu dio. Bat bertan zerraldo erori da. Bes– teak, naiz armatua egon, jauzi egin nai zuen itxaso– ra. Baiña gazteak besotik eldu dio. Marrokiar onek sutu dio. Baiña, agidanez, ez du asmatu. Ortan zu esnatu zera; eta itxumen ortan, burruka nor diran jakin gabe, sutu dezu. Bat bertan erori da. Ez daki– gu nor dan illa eta itxasora eroria. - Gazte ori nik il detala? Oraintxe geratu nauk iñorako gauza ez naizela. Gazte eder orí nik il badet, zer esan bear ditek neregatik? - Zure lekuan egon banintz, ez dakit berdin ez ote nuen egingo, zuk etsaien erdian bakarrik zeun– dela pentsatuko zenduen ta. - Au geiegia dek. Ni ez nauk emendik iñora joango. Nere burua itxasora botako <lit tiburoien janari, ta kito nere munduko egunak. 163
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz