BCCCAP00000000000000000001794
tekoa atera zuen. Eta oiuka jarraitzen zuen orain– dik kapitanak: - Nora sartu aiz, Joan Joxe, ontzian lapurrak sartu ta ez babesteko? Ezkutuan ixilik zegoen langille batek ala eran– tzun zion: - Lapurrak edo norbaitzuk ontzian sartu dirala badakigu; eta,Joan Joxek bat il da bestea arrapatu– ta indarka ari dirala, zuk il dituzu biak. Alperrik ari zera, bada, gazteari oiuka. Ainbeste aldiz aipatuta– ko marrokiar kaskar arekin burruka ari dala, zuk il dezu. Denok bizia zar diogu. Une bateko ixil unea. - Nik Joan Joxe il detala? Ori ez dek egia, bizia ere emango nikek beragatik eta. Oiu egin zuen berriro: -JoanJoxe! Baiña arek etzuen erantzuten. Berriro langille berak, besteren bat il etzezan, erantzun zion: - Anbrosio, mesedez lasaitu zaite eta entzun zadazu. - Zer entzun eta entzun onda? Zer gertatzen dek emen? Non sartu dek Joan Joxe? - Ez dakit ez ate dezun zuk il. Zuk il dituzun bi aietako bat ura zan. Itxasora erori dana noski, gure biziak salbatu ta gero. Etsaiak armatuak etorri dira. Bakarrik aurpegi eman die. Eta berriro, ixil une baten ondoren: - Baiña zer gertatzen dek emen? Zuek ere gai– ñean zabiltzate. Joan Joxe nik il detala? Ezin liteke– na da ori. Baiña zer gertatzen dek, zuek ere erdi nastuak zabiltzate ta? Atzetik urbildu zitzaion beste langille bat. Arekin etzegoen piatzerik; eta, lengoekin izketan ari zala, 162
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz