BCCCAP00000000000000000001794
Lenengo azaldu zanart, pistola txiki bat eskuan zekarrela, sutu zion eta zerraldo erori zan. Baiña etzekien txirtxilla zan erori zana edo bestea. Bitan bizirik geratu zanak itxasora jauzi egin nai zuen, zegoen bezela dena utzita. Inguru samar zegoen eta besotik eutsi zion gazteak. Une artantxe norbaitek sutu zuen bigarrena. Kaskarrak noski, eta Joan Joxeri. Arma berekin baizeraman. Baiña onek eskumuturretik eusten zion, eta bala norabait joango zan. Zoritxarrez, ordea, tiro aien otsera esnatu zan kapitana, oiuka ta tiroka, erotu bat bezela, Joan Joxeri deika: - Joan Joxe, non abil? Zer uan ori? Zer gerta– tzen dek emen? Nor zebillek ontzi ontan armatua? Ez al didak erantzuten? Deabruak eramango al au, geiago azalduko ez aizen lekural Baiña non sartu aiz, nere oiuei ez erantzuteko? Leku onean geratuko dek ire itxaropenetan bizi dana. Arrapatzen baaut, bertan bi tiro emango dizkit. Azkeneko ogiak jango dituk. Baiña non sartu aiz ez erantzuteko? Ara-onera, ero bat, bere arma eskuan, oiuka zebillen, lenengo ikusten zuenari sutzeko asmoan. Ango oiuak eta tiroen otsera, goikoak eziñean baziran, laguntzeko asmoan lasterka atera ziran barrukoak. Baiña iñor etzan ausartzen ari itzik trukatzera. Ontan, egoaidera bi gizon ikusi zituen indarka ari zirala; eta esna berriko itxumen artan okerrena iduritu zitzaion noski, Joan Joxek erantzuten etzio– nean: bera lapurretakoa zala, eta ontzia aien esku zegoela. Nor ziran pentsatzen egon gabe, bi tiro sutu zituen. Bai ederki asmatu ere. la bocajarro baizi– tuen. Bat zerraldo bertan erori zan barrura. Biga– rrena, berriz, buruzpera itxasora. Egundoko zaplas- 161
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz