BCCCAP00000000000000000001794

- Etzekiat ori. Baiña gu bezelaxe aritzen dek ura egun guzian jo ta jo, eta saririk gabe. Zuek andik etortzean lagunduko bazeniote ere, gaitz erdi. Zuek zortzi ordurekin aske, eta ura bakarrik, goiza– go asi ta beranduago bukatuz. Apal ordurarte jarraitu bear lanari. Ortarako etzegok eskubiderik. Ura ere semea diagu; eta, amak esan didanez, gol– dean ari dala zuek etorri zerate. Idiak askatzen ere ez diozutela lagundu, ura bera bakarrarentzat lane– an ari balitz bezela. Orduan, dena utzita etxetik aldegin dik, beiak ere jeitzi gabe utzirik. Baí-baize– kien ori ere bakarrik egin bearko zuela, zuek lasai atsedenean zaudeten bitartean. Lana uzte onekin zerbait iritxiko duen itxaropena bazeukak arek. Apal ordua baiño lentxeago azaldu zan ,Joan Joxe ere. Baiña beldurrak. Bai-baizekien erasoa gaiñean zeukala, anaien aldetik beiñepein. Baiña bai gurasoak arrazoi emango ziotela ere, batez ere amak. ltxaropen orri atxikitzen zitzaion. Arentzat ere, gaiñera, etzan gaizki etorriko. Denak boronda– tez lanari esku bana luzatzen bazioten, asko arin– duko zan amarena ere. Exeri ziran orduko, anai zaarrenak amorruz eraso zion: - Oraindik mukiak kentzen ez dek ikasi ta non abil aitari lanak uzteko? - Nik bakarrik? Eta zuek nori uzten dizkiozute? Nere lana ainbeste dek zuena ere. lrea geiago gaiñera. - Gu lanetik nekatuak etortzen gaituk. - Ni ez nauk nekatzen. Aingeruak egiten zida- tek lana, San Isidrori bezela. Zuek baiño lenago asten nauk lanean, eta neketsuagoan gaiñera, zen– timorik kobratu gabe. Aita bakarra izan balitz, lanak txintxo egingo nizkin nik. Baiña ortarako ura baiño beartuagoak badituk emen. Zuek utzi dezute aita bakarrik. 16

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz