BCCCAP00000000000000000001794

barrura ez aiz sartuko. I armatua ator, garaile gure– kin nai dekana egiteko asmoan. - Orduan zer egin bear diagu? Lenbailen jotzea komeni zaiguk. - Sartu zeraten lekutik atera zaitezte. Ustu zale– ak etorri arte ez diagu aterik zabalduko. Guk ez diagu ezer ere kapitanaren aurka. Ire eder egiteagatik ez gaituk, basoko piztiak bezela, elkar iltzen ariko. - Or banego, denak bertan josiko ziñuztekek. - Ortara etorri ez aiz, bada? Ez bagendu atea ibd, goikoak eta beekoak il gabe etziñaten emendik joango. - Billaukeria dek au. - Irea dek billaukeria; ez gurea. Iri onera sartzen lagundu dikenari esaiok. Estuasun ontan ixil asko joan dek. Bestela, ez genioken utziko. Eta berriketan ari baiño obe dezute lenbailen aldegin. Bestela, kapitanaren eskuetan eroriko zerate, eta badakik aga aundi bat non dagoen ortarako preparatua. Azkenean, goikoak etzutela ezer jakingo ta alde– gitea erabaki zuten. Kapitanaren eskuetan erortzea baiño obe zutela. Goikoak ez bazekiten sartu zira– nen berri, ea biak uste gabean arrapatzen zituzten. Elkarrizketa ori <lena entzun zuen goitik Joan Joxek; eta, aien erteera al zuen erosoena artuz, zai jarria. Bat beiñepein an eroriko zan; eta, tiroak entzu– tean, barrukoak ere etorriko zitzaizkiola laguntzera. 159

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz