BCCCAP00000000000000000001794

Erabaki orí artu zuten len kanpoan; baiña ez denak. Makinista eta beste bat ere etziran orren aldekoak. Zer erru zeukaten euskaldunak txatxu aren eder egiteagatik, lotan zeuden lekuan iltzeko? Aiek zeuden lekura sartu naita, sarrera, len egun– do ez bezela, itxia arkitu zuten. Arritu ziran. Baziru– dien dena bazekitela, eta an sartzea galeraziko ziotela. Marrokiarren atea jo zuten, baiña etzuten eran– tzunik artu. Gero, euskaldunena. Andik ere ez, bada. - Zerbait gertatzen dek emen. Oiek, iñondik ere, gogor egiteko asmoan, elkar artu ditek. Leku onean geratu gaituk orduan. Berriro ere deitu zuten, - Utziguzute pakeanl -artu zuten erantzuna. - Ez al dakizute nolako erabakia artu genduen? - Orí zuek artu zenduten. Besteok ez gaudek zuek nai dezutena egiten uzteko. Zoazte beste leku batera lotara. - Bai. Eme asko egongo dituk goikoak. - Emen etzegok, bada, zuentzat lekurík. Bizia maitagarria dek. Berdin armatuak etorriko zerate, zuen erabakia nai ez degun guziok garbitzeko asmoan. - Zer egin gentzake orain? - Ire egitekoa dek orí. Edorrek erabaki. Agian bazekitek ire berri, eta gu noiz aterako zai egongo dituk. Eta, ezer ez irabazteko, gure biziak iregatik arraixkuan jarriko ditugula uste al dek? - Au jakin banu, ez niñun etorriko. - Eta nork deitu au? - Ez al genin, bada, itzegin eta elkar artu? - Irekin hatera dagoen orrek dizkik errurik geienak, irí sartzen lagundu dikelako. Alperrik egin– go dituk oiuak eta jarriko aiz laguntza eske. Atez 158

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz