BCCCAP00000000000000000001794
uste gabean, au garbitzeko asmoan zan. Baiña lau– tatik bi ixilik geratu ziran. Etzuten billaukeri ori ontzat artu. Besteak egin zuten tratua. Gutxi irabazten zuten, baiña mutil zaar aientzat naikoa. Janarengatik etziran asarretuko. Aske zeu– denean ere, etzuten obeto janga. Ez baizuten lanik billatuko. Artzen zuten tratua ere etzan gaiztoa. Andik kanpora, bada, etziran abeto biziko. Erdi tisiko aren eder egiteagatik etziran, bada, beren buruak ondatzeko arraixkuan jarriko. Orain, bada, barruraiño sartu baziran, illun zegoen eta ango bi marrokiarren ibilleren berri etzan ando ikusten. Lau marrokiar batetik, txirtxillarekin bost, eta lau euskaldunak bestetik, aurrez aurre arkituko ziran. Sartu berriak, seguro asko, armatuak, bere– kin bat etzetozenak iltzekotan. Joan Joxe etzegoen bakarrik. Baiña bere burua babesteko obe, ala balego. la ordu erdi bazan kaskarra esaten ziotena, kapi– tanaren etsaia, sartu zala. Baiña oraindik barru artan etzan kinkiorik. Goian zai zegoen Joan Joxe. Arentzat itxura ona zan ori: ezin konpondu zirala, alegia. Kapitana ta gazte ura nola arrapatuko erabaki– tzen ariko ziran, zalantzarik gabe. Seguru baizeki– ten kapitanak pistola txiki bat ibiltzen zuela. Gazte– ak ere bai agian, kapitanak emana. Gazteak bazekiela, gaiñera, kapitana ta kaska– rraren elkarren arteko ezin ikusia, eta agian Joan Joxe edukiko zuela itxu aurreko bezela goian, kapi– tan ustel aren zurrungak entzuten. Aiek biak, bada, elkar artzen bazuten, aiek andik botatzen etzan auntzaren gaberdiko eztula izango. Lenengo, beiñepein, lotan zeuden lau euskaldu– nak iltzea erabakiko zuten. Atzean bizirik uztea etzi– tzaien komeni. Len esan degunez, etziran leku batean bizi ere euskaldunak elkarrekin. Marrokiarrak berdin. 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz