BCCCAP00000000000000000001794
Marrokiarrak M ARROKIARRAK lau ziran. Etziran denak euskaldunekin ondo etortzen. Lapurrak ornen zirala, eta zikiñak gaiñera. Sona gaiztoa zeu– katen beiñepein, eta gutxitan ibiliko ziran elkarre– kin, lanerakoan izan ezik. Kanpoan, berriz, ezta pentsatu ere. Ontzian bertan ere oso gutxitan. Apal ondoetan musean ariko ziran, baiña beti euskaldun eta marrokiarrak berex. Lotarako ere etziran leku hate– ra bilduko. Etzeukaten, bada, elkarrekin konfian– tzarik, batez ere lapurrak ziralako. Alare, makinista marrokiarra zan; eta, len esan degunez, kapitanak asko maite zuena. Estuasun askotatik onik atera zuen. Oso iaioa zan ortarako. Au ta beste marrokiar bat ere ondo konpontzen ziran euskaldunekin. Len beren langille laguna izana eta, guk nor dan ondo dakigun bezela, kapitanak lantegitik bialita– koa, onek galdu nai zuen bere lengo nagusia. Gorroto ikaragarria zion. Orregatik, len lagun zitue– nekin elkar artuta, arratsean ixilka, kapitanaren 156
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz