BCCCAP00000000000000000001794
Baiña ontziaren ondora iritxi zanean, andik laster barrundik atera zan langilleetako batek lagundu zion ontzi gaiñera sartzen. - Orra bi etsai armatuak etxean. Orra erakutsi altzairuzko onna legun batean nola igo liteken. Biak marrokiarrak ziran noski, ondo ezagutu ez bazituen ere. - Nere esana entzun balute, gure buruak babesteko aukera obea izango genduen orain. Auek sartuko dituk. Lagun marrokiarrak armatuko dizki– tek. Euskaldun gizarajoak untxiak bezela lotan arrapatuko zizkigutek, eta ezer ere kosta gabe egin– go dituk ontziaren jabe. Kapitana, berriz, zurrun– gan arrapatuko ditek, Joan Joxeri ez entzuna beranduegi damutua. - Aiek barruan ezkutatu ziranean, bakarrik baizegoen, katetik iges egitea pentsatu zuen lenen– go. Baiña naiz bakarrik izan, armatua zegoen, eta barman zer gertatuko oraindik ikustekoa zegoen. Marrokiar guziak etzuten ontzat artuko zemaika zetorrenaren agindua. Agian barruan erabakiko zuten arazo ori, euskaldun ta marrokiarrak elkar artuz. Makinistak, bere purrustada guzien gaiñetik, asko maite zuen kapitana. Onek ere bai makinista. Ori ikusi zuenean, kapitanari abisatzeko asmo– an igo zan, arek lo egiten zuen lekura; eta zurrun– gan arkitu zuen, lo betean, Oierakoan, lo ondo egiteko, pastillak artzen ari zala bein baiño geiagotan somatu zuen. Kapitanak, zeukan lantegirako, etzuen balio. Ontzia ta bertako langilleak nola babestu bere bizkar zegoen; eta, berak bere burua ezin babestu bazuen, nola langi– lleak? Ortarako beste bat zeukaten aukeratu bearra. Bein uste gabean gaberdi aldera esnatu zuen; eta, armaren bat eskuetan eduki balu, bertan gar– bituko zuela zemai egin zion. Etzan, bada, Joan 154
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz