BCCCAP00000000000000000001794

lenengoa gu emen sartzen gerala. Eun lagun bedere– nik etorriko dituk au ustutzera. Aietako bat ispi iza– tea aski genikek denok orma orren ondoan tiro bana eman ta garbitzeko. Ori dek gaiztoa. Ez ik diokena. - Orduan ez dezute nere asmoa ontzat artzen? - Oraindik i sartu berria aiz. Ez dakik, gaiñera, emengo gora-beeraren berri, eta kapitanaren lekua .artzen dek. Ire agindu auek arek eman bear dizkik eta ez ik. - Kapitanaren itxaropenetan ez bizi. - I augu orduan iñork izendatu gabeko nagu- sia. Ik uste baiño buru argiagoa zeukak arek orain– dik. Bere neurriak ondo artuak edukiko dizkik. - Bai. Lo zurrungan geratu dek. Arek nabaitze– ko beldurragatik, baita elefanteak ere sartuko ituke barrura. Zer asmotan zerate orduan? - Ni, beti bezela, barrura joango nauk. Aspal– dian osasun kaskarra zebilkit; eta arratsak goizera– ko otzegi egiten dituk neretzat. - Bizia maite badezute, datorrenari ez aterik zabaldu. - Ortan irekin gaudek. Joan Joxe bakarrik utzita, lau euskaldunak barrura joan ziran denak. Sartu berri zan ume mukitsu batek etzuen aginduko saillean. - Laurak emen geratu balira, beste kuku batek joko ziguken. Gau giro eder artan dena ixilik zegoela, mendiko pizti ta egazti batzuen karrasiak entzuten zirala, eta eten gabeko itxasoaren eragiña, Joan Joxek, esnatu zan batean; ikusi zuen txalupa txiki batekin norbait ibaiak gora igarotzen. Parrandara ateratako eta beeko barrio koxkor aietakoren batetik etxera zijoanen bat izango zala, erretiran zetorrena alegia, pentsatu zuen lenengo. 153

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz