BCCCAP00000000000000000001794
- Kapitaria ere, bada, otsoa bezela zebillek. - Beti dek ori olakoa; eta urteak igaro aiñean jenioz biurritzen. Baiña aldizka oparoa ere bai -zion batek. - "Au izango dek ire azkeneko biajea" arpegira bota zidak, arraixkuan gaudela aipatu diodanean. Nai badu, lo egin dezala. Eta "zurea ez al da ala izango?" erantzun ziot. Or konpon dedilla. Nik artu dizkit nere neurriak. Gaiñean egingo dit lo ere, orain arte bezela. Ortik aurrerakoa zuen esku zegok. - Eta, etortzen bada, zer egin bear diagu? - Orixe galdera! Al deguna, motell. Ez nikek ige- sirik egin nai, kapitanaren mutil bezela bainago. Marrokiar aul orrek baiño buruauste geiago eman– go ziguk kapitanak. Orren beldurra zeukat. Etsaia armatua etorriko dek. Bere lagunentzat ere anbat ekarriko dizkik. Eta, barman arrapatuko baziñuzte, bertan tiro bana eman ere bai, gero kapitariari era– sotzeko. Arek gure aurka ez dik ezer ere. Baiña, txoroa ez bada, guk nagusiaren alde egingo degula bazekik. Iñolaz al badu, kapitana galdu nai dik. Giro bikaiña zegok eta gera gaitezen gaiñean. - Ik orain arte esan dekan guzia ez dek ire egi– tekoa. Arma ekartzea ain gutxi. Guk ari entzungo ziogu, baiña iri ez. Urteak zeramazkigu guk emen, eta ez dek olakorik gertatu. Oraindik urtebete ez daramakik, eta laster egin aiz ere ustez emengo jabe. Denetan zaarrena au dek, eta langille guzien enkargatua, kapitanaren urrengoa. Ik, berriz, orren lekua artu nai uke. Lau bat urte bazeramazkik petral orrek ontzi orren atzetik, eta kapitanaren alaba txar ura bereganatu nairik. - Guretzat arraixkurik txarrenetakoa ez dek ori, kontrabandoan gabiltzala baizik alegia: eta agian non gauden ere jakingo ditek, eta ez dek bakarra etorriko, ik dioken tisiko. ori bezela. Eta ez dek 152
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz