BCCCAP00000000000000000001794
kin !anean aritutako eta kapitanak bialitako marro– kiar arek nolako zemaiak egiten zituen, batez ere kapitanaren aurka;. eta: - Ari azio txarra egitezkeroz, gu ere gaizki ibili– ko giñukek. Gu aurretik eraman gabe ez baileukake ori egiterik. Batez ere ori emengo marrokiarrekin batuko balitz. Askotan ikusten baidet nola oiekin izketan ari dan. - Aizak: askotan pentsatu izan dit nik ere ori -zion batek. - Ori dek nere iritzia ere. Baiña orrek ez dizkik bost xentimo balio. Eta, etorriko balitz bere lagu– nen baten bitartez, marrokiarrak berak botako lite– kek itxasora. Ez dek ori beste langilleak nai orduko bialia. - Eta geron buruak babesteko zer egin gentza– kek? Armatua etorriko baita. - Lau euskaldunok elkar artu eta al degunare– kin geron buruak babestu gaur beiñepein. Andik aurrerakoa gero pentsatuko diagu, batez ere arraix– kua daukagun lekuan. Ontzirako sarrera erreza zegok. Arriari lotua dagoen katetik aixa sartu lite– kek. Eta beti jarraika zetorkiguk ori. - Eta nola? -erantzun zioten denak piakaitz. - Gaur al degun bezela: makilla burni puskaren batekin ondoan artuz. Gaiñean lo egin ere bai. Nik, beti bezela, pistola txiki bat bazeukat ortarako ero– sia, kapitanaren gordean. Gaur ez bada ezer gerta– tzen, urrengorako denentzat ekarriko dizkit. Kapita– nari eskatzea alperrikakoa dek, deabrua bezela jar– tzen dek eta. - Bai. Gu sartzen geran kairik geienetan soma– tzen dizkit, bai, elkarrizketan, emendik bialitako txirtxil arekin. Gixaixo bat zirudik, baiña billaua dek; eta duen pixarra, gaiztoa. 151
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz