BCCCAP00000000000000000001794

- Bai, aita, bai. Eskerrak Jainkoari ez naizela aurreragi sartu. Ea zuk ere ala izaten dezun. Iseka egite orrek denoi min enaten digu. Baita neri ere. Ixil aldi bat egin zuen emen kapitanak, eta ondoren berean jarraituz: - Geratzeko zoratzen al ago? - Zure alaba orrek min pixka bat emango dit; baiña ezer gutxi. Gorputz ta anima, ontzi au babes– teko alegiñak egiten ari naiz; eta, alare, neretzako erritak eta purrustadak besterik ez daukazu. Or konpon zaitea, Anbrosio. Nik nere neurriak artuko ditut. Baita zureak eta denenak ere. Or konpon esan dizut, baiña ortara etorri nintzan da... - Jainkoa al augu, bada, ere buruari olako garrantzia emateko? Emengo neurriak ondo artuak zeudek len ere. Esan dit: altzairuzko txapa ortan gora igoko dan katurik ere ez dek sortu oraindik. - Eta arkaitzari lotuta dagoen katetik sartzen bada? - lre itzetatik, edozeiñek pentsatuko likek ema– kume alargunen bat aizela. Len ere esan dit: gorpu– tzez Sanson dirudik, baiña bai kobarde ta beldurtia. - Letaniak errezatzen bezela ari zera. iseka ta iseka. Baiña nik beldur detana etortzen bada, iku- siko degu arazo onek nolako bukaera izaten duen, ikusterik izaten badezu. Orí, deskuidatzen bazera. Arek dizun gorrotoarekin josiko zaitu. - Gaiztorako dagoenak, onenbeste berriketa gabe egiten dik azioa. Arrazoi auek esan ondoren, purrustada batean aldegin zuen kapitanak. Baiña Joan Joxe etzan lasai geratu, eta bereala asi zan neurriak artzen. Kapitana, ainbeste pastilla zikin artuz, iroitua zego– en, eta erdi lotan. Joan Joxek lenengo bere lagun euskaldunekin itzegin zuen, esku artean zekarren artaz: len bere- 150

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz