BCCCAP00000000000000000001794

Erasoa I TXAS bazterreko arkaitz bati lotuak, gau giro eder artan <lena ixilik zegoen. Joan Joxek askotan esan zion kapitanari nola zebillen bere adiskide kaskar ura bere garai bateko lagunekin eta zer gertatu ziteken. Obea izango zala aldez aurretik neurriak artzea, bada ez bada. Kapi– tanak, ordea, etzion aintzakotz artzen. Ez ori baka– rra; iseka egiten zion, beldurti ta kobardetzat artuz. - Txibato alua aleena i! Bazirudik emakumetxo bat aizela edo beraizik neri adarra jotzen ari aizena. Marrokiar kaskar orrekin ondo etortzen danik ez dek billatuko emengo langilleetan; eta guk nabaitu gabe, gaiñ.era, ezin litekek iñor ontzi onen barrura sartu. Oso zailla dek benetan ontzi ontara igotzea, altzairuzko txapa legun ontan gora. Gauden bede– ratzietatik batek nabaitu gabe, ezta katurik ere ez uke sartuko, bakarra badator beiñepein. - Nabaitzezkeroz, zu baiño emeago egotea al du norbaitek. - Oraindik ere isekaz ari al aiz? Ontzi ontan iretzat au izango dek azkeneko biajea. Iruzurtua nengoken. Beste bat intzala uste nin. 149

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz