BCCCAP00000000000000000001794

Apaldu ta dena illun ta ixilik geratu zan. Kapita– na bere ofizinan zegoen, eguneroko gora-beerak zuzendu ta garbian jartzen. Betiko oitura zuen ori. Joan Joxek, gau ona zanean, ontzi gaiñean lo egiten zuen, estalki zaar batean bildua. Baiña arrats artan, batez ere, zelatari bezela. Susmur gaiztoa zeukan: barrura sartu nai zuenak, etsaiak alegia, leku erosoagorik ezin zezakeala aukeratu. Beerako igesbideak ere ikasiak zeuzkan Joan Joxek. Babestuko zuen bere burua. Bere neurriak artu zituen. lbai txiki bat sartzen zan itxasora, eta inguru ura guzia zugaitz aundiz ta txaraz josia zegoen. An edukiko zituzten ontzia ustutzeko bear zituzten txalupak. 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz