BCCCAP00000000000000000001794

- Olako muturjeko gizonen berri ez dakit nik; baiña zemai egin zidan. - Nere purrustaldiak barkatuko dizkidak noski. - Bai. Ez dezu pekatu izugarririk egin. Alare, nik emengo lanetan jarraitzeko ez daukat gogo aundirik. - Eta ori zergatik? - Len ere esan dízut: arraixku txarra, gutxi ira- bazi eta lagunarte kaskarra. Goitik asi ta beraiño, bi sailletan bereziak gaude. Ez daki batek oiekin nola itzegin, eta susmur gaiztoa ez ote diran oiek eriotzen bat egiteko moldaketan ari. Oiek, denak batera, benetan zapaldua uzten naute. - Nik, berriz, ez dit olako arraixkurik ikusten. - Zure etxean ere, bada, neurriak artu dituzte. - Bai. Neronek ikusia. Baiña emen etzeukagu beste orrenbeste egiterik. Orrek emen ibiltzea eta bere lagunekin itzegitea ez al dik, bada, zillegi? - Bai. Ori ala da. Nik ere ez diot beste ertenbide– rik billatzen. Oiek zerbait badabilkite beren eskuen artean. Zergatik, ordea, ontzi barrunbe ontarako neurriak ez artu, zureak egin duten bezela? Biak geratu ziran serio. Baiña kapitanak bere neurriak artzen bazituen, bere buruak babesteko aiña baziran. Joan Joxerenak egin zituen, ordea. Al zuenean utziko zuen ontzia, eta benetan pozten zan aurrera– gi ez sartua. Baiña Lutxi uzteak min ematen zion, ordurako biotzean zeukan eta. Azkena artutako zama ere kontrabandoa zuten. Itxas bazterreko arkaitz batera urbildu ziran. Ortan oso iaioa zan makinista. Etzuten noski lenengo aldia. Ur sakona zegoen eta, bazterreraiño urbilduz, sirga edo kable lodi batekin bazterreko arkaitz mutur sendo bati lotu zioten. Ordurako illunbista zan. Egunsentira arte á.n egon bearko zuten. Orduan etorriko bai ziran. 147

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz