BCCCAP00000000000000000001794

- Zer nai zenduke, bada, arri eraso batetik denok iges egiten degu ta? Badakit gaiñera ser– bitzen diodanaren onaren billa nabillela. - Ori ez dit egundo zalantzan jarri. Gaiñera, ez nabillek asarre. Ik salatzen didaken orrengatik tripa jaten jartzen nauk. Etxean ere beldurrak zebiltzak, eta ezer ezin egin. Ontzia konpondu ta lenengo etxera joan nintzanean, ia jan nioteken zakurrak. Ez nintzala iñondik sartuko. Otsoa aiñako bi zakur, burni sarez barrendik, beren letagin zorrotz aiek erakutsiz. Zakur aiek ezjakiñean sartzen zanen bat itoko zutela ta zerbait esateko asmoan nintzala, sarrerako atean idatzi au arkitu nin: "Mesedez, ez sartu atean deitu gabe, zakurrak aske dabiltza ta", Orren beldurrak zeudek etxekoak, eta ezer egiterik ez. Gure atzetik eta gure langilleekin artu-emane– tan dabillela entzuteak, nere onetatik ateratzen nauk. Emakume aiek babesa bear ditek. Etzekit neronek ere txango au ez ote detan utziko. - Nai badezu, joan ziñezke. Nere itxaropenetan beiñepein ez bizi. - Joan Joxe, etzaidak olakorik esan. - Normala ez dan bat artuko al dezu, bada, etxeko sui bezela? - Etzaidak ori esan, Joan Joxe, maite aute ta. - Jainkoak mirariren bat egin bearko du. - Barkatu. Ire salaketa ori ez dit gaizki artzen. Baiña nolako erabakiak artu? Langilleak bialtzen baditugu, kaietik ateratzerik ez. Ezertan eskubide– rik etzeukagu. Subeak txoria txoratzen duen bezela utzi gaitzik orrek. - Lenengo zure etxetik atera nintzanean, ala nion nerekiko: Oraindik aari jokoren bat egin bea– rrean izango gaituk gu biok. - Armaz ez bada, ire ondoan ez dek iñor ere ori. 146

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz