BCCCAP00000000000000000001794
- Emendik aurrera ez dizut ortaz itz erditxo bat ere esango. Berandu damutzeak ez digu balioko. Alare, nik nere neurriak artuko ditut. - Moten, beldurrak baago, oa eta utziguk pake– an. lre arde egingo duena billatzen ez dek zailla izango. - Bai. Urte au bukatzean orixe egingo det. Mundu onen berri ez det asko ikasi, baiña bai mundukoena ederki. - Neretzat, berriz, munduan ez dek txibatoa baiño okerragorik. - Nik txibatotik ez det ezertxo ere, Anbrosio; ta baliteke zuk uste baiño len orrela epaitua damu– tzea. Gizon batzuen bizia dabil emen jokoan eta arraixku txarrean. Neurriak artzea zure esku daga. Nere ordez besteren bat ekartzea ere zure egitekoa da. Bein gizon baten jenio kaxkarra ezagutu ezke– ro, ez det egundo arekin konfiantzarik izango. Baiña ando pentsatu, nik au uzten detanean, zuen etxe ori ere betiko utziko detala. Ez nauzute geiago an ikusiko. Jaunari eskerrak ez nintzala aurreragi sartu. Norbaitek esan zidan, bai, deabruaren aldarteak izaten zenituela -esan ta bere lanetara joan zan. Ondoren, berriz, onela zion berekiko: - Aldarte kaskarra zeukak gaur. Purgatorioan bizi abe dik batek, orren ondoan baiño. Etxekoekin ere ez dek oso gozoa izango ori. Joan Joxe benetan serio jarri zan egun batzue- tarako. Onda serbitzen zion, baiña itz gutxi egin. - Eskerrak, alare, ez nagoela geiegi maitemin– dua -zion berekiko. Kapitanari damutu zitzaion arlara itzegiña, eta berak eman zion itza: - Serio abil, Joan Joxe. 145
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz