BCCCAP00000000000000000001794

- Arritzekoa dek, motell -erantzun zion-. Gu or gabiltzak, bada, ta ez diagu olakorik ikusten. Azkeneko etx:e aurrean ezkero, ez dit nabaitu ere. Ik, berriz, ia kai guzietan. Ez ote dituk oatzean egi– ten dituken ametsak izango? - Arrazoi dezu. Nik amets asko egiten ditut oa– tzean, eta ez beti gozo-gozoak. Baiña nik bostak elkarrekin kaian ikusi ditut. - Etzekit, bada, motell, zer pentsatu. - Badakit bein atarían eztabaida gogorrak izan zenituztela, ta elkarri zemai gaiztoak egin zenizkiotela. -Aztiren bat al augu orijakiteko? - Ez. Berak kontatu zidan dena. Bilbaon ikusi nuen, eta an itzegin. Tartean ez naasteko, obeto aterako nintzala esan ta aldegin zuen. - Barkatu, Joan Joxe. Ez ote aizen normala ere kezketan nabillek. - Nork daki? Bat bakarrik bai ote da mun– duan? Bat normala dan edo ez erabakitzeko, neu– rriak non daude? Agian, olako epaiak ematen ditue– na izan liteke besterengatik dion bezelakoa. - Beldurrak al abil? - Bearbada ez naiz ala ibiliko; baiña kezketan bai. Gizon orí gure orpoz orpo dabilkigu, eta gure etorkizunerako zer pentsatua ematen dit. Ez baida– bil bakarrik. Emengo langille marrokiar oiekin ikus– ten det beti. - Berri au entzuten detan bakoitzean, urduri jartzen nauk. Zer egitea nai uke: oiek biali? Maki– nista ere oietakoa dek; emen dabiltzan euskaldun batzuk baiño piñagoa alare. - Nik, nola dabiltzan salatu besterik ez det egi– ten. Ortik aurrerakoa zure egitekoa da, batez ere neurriak artzekoa. - Ez, ordea, beti. Egokiera dekan guzietan ori salatzen aritzea ere ez dek ire eginkizuna. 144

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz