BCCCAP00000000000000000001794

Beldurrak baabil, oa emendik B AZEBILTZAN ara-onera. Baiña El Salvador-ka kai batean ontzia ustutzen ari zirala, ikusi zuen berriro Joan Joxek marrokiar gixaixo ura, kapitanak zionez, berarekin lanean ari ziran lau marrokiar aiekin izketan. Zerbait bazebilkiten aiek esku artean. Batean Europan, bestean Afrikan. Orain, berriz, Ameriketan. - Urde ori, gu nora, bera ara zebillek. Alare, gure kapitanak etziok orri garrantzirik ematen. Baiña bost auek zerbaiten moldaketan ari dituk. Ez ikusi egin ta beste bide batetik joan zan. Muti– lla bakarrik, bost aien tartean, etzan seguru geratuko. Bere serbitzura joan zan batean, kapitanari kon– tatu zion ontzia ustu zuten kaian nola ikusi zituen bere adiskide maitea eta lau langilleak izketan. Onek aldarte txarra zeukan nonbait, begi azpiak azita, erretxin eta saltakorra, azkeneko eztabaidan etsaiak adarra jo ziolako. Etzeukan izketarako gogorik. Aren izena entzuten zueneko, sumintzen zan. Ezin bai zezakeen aren aurka ezer egin, itxuraz beiñepein beti legepean zebillen ta. 143

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz