BCCCAP00000000000000000001794

- Orduan oraindik elkar ikusiko diagu. - I billa baldin baator beiñepein, bai. Eta ez Lutxiren atzetik ibili. Arek ni maite niok. Bost ille– bete osoak bere etxean igaro dizkit, eta neri biotze– raiño sartu zaidak. Non ibili aiz orain arte? Ez aut iñon ikusi. Bazekit gure ibillerak ondo zaintzen ditukela. Norbaitek egiten ziguk ispitza. Itzik erantzun gabe eta serio aldegin zuen andik. Joan Joxeri beldur geiago zion kapitanari baiño. Mutillak garbi-garbi antz eman zion maite zuela– ko etzebillela ura neskaren atzetik, bere aita gorro– toan zeukalako baizik. Au, emaztea edo alaba gal– tzeko asmoan. Bera ere naspil ortan sartuko zuten beldurrak zebillen. Kapitanari antz eman zion egun aietan asarre zebillela. Etsaiaren adar jotze arek sumindua utzi zuen, eta ezer egiterik ez. Geiegi naigabetzeko beldurrak, etzion aipatu ere etsaiarekin eduki zuen eztabaida. Oso aldarte gaiz– toak izaten zituela esan zion bere alabak. Europako guda, berriz, azkenetan zegoen. Asia– koa ere orduantxe ari zan agonian. Ontzia Bilbaon konpondu zuten, eta burniz hetea Londresa eraman. Ondoren andik, gudan ibi– litako arma zaarrez gaiñezka, Ego Amerika alde ortara. Irakiten baizegoen ura ere. Beste atzera-aurrera batzuk ere egin zituzten. Geiena kontrabandoan zebilkiten, arma kontu ortan iñoizka. Ango gobernuei ere bai; besteetan, berriz, ango bazterren batean ustuta, gerrilleroei. 142

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz