BCCCAP00000000000000000001794

- Utziok pakean gizarajoari, motell. Bestela, edozertara jarriko dek, ite izena entzun orduko bere onetatik ateratzen dek eta. - Baiña arrazoirik gabe. Neska ez al zegok aske? - Aske? Nola dakik ori? Ni ere or nabillek. Gurasoak eta alaba bera ere nere eder ezin egiñik ikusten dizkit. Neri itz emana egon litekek gaiñera. - Ez dit sinisten. Ik ez dek ori maite. - Ik baiño geiago agian. - Nola dakik? - Berak esanta. - Orren berri etzekit. Gurasoak beiñepein eder- ki zaintzen ditek. - Ez dek arritzekoa, besterik etzeukatek eta. - Kristalezko kutxa batean sartu dezatela orduan. - Ik neri esandako itzekin erantzungo dit: ik ez dek neskatxa ori maite. Ik bere aitari diok deabru baten gorrotoa. Oni ezeren txarrik ezin egin dioken ezkero, bere interesetan zauritu nai uke: munduan maiteenetako duen alabatxoa ondatu. Bere aitak ez likek orduan geiago onik izango. Arek uste bezelako gizarajoa ez aiz. - Ik, berriz, arraixkuan ura zainduko dek noski? - Ik zer egingo uke nere lekuan baengo? Alaba goxo ura bere gurasoak neri eskeiñi zidatek. Alare ni, nere !arruan ukuitu bitarte, ez nauk zuen ezta– baidan naastuko. Baiña, txarrean ezkero eta nere aurrean, beartua negok kapitana ta bere familia babestera, konponketa ori egin genin ta. - Ez adilla, bada, nere bidean jarri. - Alazankoal lre aurretik nabillek. Ik neri bidea galerazi? Zemaika al ator? Nik ez dit gero atzerarik egingo. Nere egin bearrak onda betetzen saiatuko nauk, eta abisatzen duena ez ornen dek !apurra. 141

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz