BCCCAP00000000000000000001794

Besteak irripar maltzur bat egin zion. Bai dotore asko erantzun ere: - Orixe bai izango litzakela palita: zuk neri zemai egineta nik zure ontzian bertan zu urkatu ta tiburoien janari itxasora botatzea. Ori ere litekena da gero, Anbrosio. Eta ondoren zure alabatxo orre– kin ezkondu. Kapitanak onelaxe esan zion ondoren Joan Joxeri: - Deabru guziak nerekin nituela aldegin nin andik. Oraingo eztabaida au asarre aldi bat uan, eta bata besteari egindako zemai gaizto orrekin bukatu genin. Orain, i etorriarekin eta nere alabari dioken maitasunarekin, lasaitzen nauk. Eta bere pipari itsatsi zitzaion. Marrokiarra askoz maltzurragoa zan. Goxo-goxo adarra jotzen zion, eta ezin zuen iñondik ere irentsi kapitanak. Bestea, berriz, poliki-poliki, atzeratu bearrean, aurreraka zetorren. Lenago ere olako zemaiak elkarri egiñak ziran. Ontzia konpondu zuten. Berri-berria bezela jarria, ando margotuta gaiñera, axaletik ederra zirudien beiñepein. Orduko oituretan, gaurkoetan ere ala uste det, bedeinkatu zuten. Bere nagusiak kristau jatorrak ornen zirala; sinismen berokoak. Barruan zeraman zama, busti samarra, subas– tan saldu ornen zuten, eta etzirala galduan atera. Lengo langille guziak asi ziran berriro ildakoaren lekuko beste bat aukeratuz. Ekaitzaren mende ibili– tako ixtilluak etzituen atzeratu erazi. Ontzira sartu baiño lentxeago itzegin zuen Joan J oxek marrokiarrarekin. Etzituen bistatik galdu. Onek kapitanarekin izan zituen eztabaidak ta elka- rri egindako zemaiak, txeetasun guziekin kontatu zizkion. 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz