BCCCAP00000000000000000001794

esan dit: "Zu al zatoz, ama? Ez al daukazu etxean lanik?" "Bai; baiña betiko lana ez al diagu, bada, au?" "Eta anaiak ez al dira baserrirako jaioak? Orduan nik orrela bizi bear det: denen morroi?" Idiak askatu ta emengo lanak bukatu diranean, ukuilluko egin bearrak utzita aldegin du norabait. Nora ez dakit. - Olako laiñezak laster kenduko dizkiot nik orri. - Gogorrean asten bazera, ez dezu onda egingo. Arazo au len baiño ere okerrago geratuko litzake, eta semeak iges egingo liguke. Joan Joxe semea degu, eta ez sari gabeko morroia. Beste konponketa bat zuzenagoa eman bearko. Bestela, len gaizki dagoena okertu besterik ez degu egingo. Amaren arrazoiak entzun zituanean, aitak ala erantzun zion: - Bai. Ni ere ortan nago. Gazteena ortara edu– kitzea etzait onda iruditzen. Arrazoi ematen dizut. Orduan beiei jan eman diezu? - Bai, marruka ari ziran ta. Ixil-ixilik baldea artuta, aita bera joan zan beiak jeiztera. Ala zion berekiko: - Ez det ando egin seme zaarrenari, baserriko martxa ikasi gabe, lanera joaten uztea. Arek geratu bear zuen onen lekuan, maiorazkoa dan ezkero; eta onek arenean. Orain oso konponketa zailla dauka– gu. Zaarrena laster ezkontzeko asmoan dabil, eta baserrira bere oiñordekotza ez du utzi naiko, emen– go oituraz ala tokatzen zaio ta. Baiña gazteak eutsi dio urte auetan, eta baserriak ez du galdurik egin. Izan ere, etxe au gain onetan, erritik alde samar, bide ederra etxeraiño, au baiño bizileku zoragarria– gorik non arkitu? Baiña nekazaritzarako neketsu samarra, ordea; eta zaarrenak jarraitu naiko al dio? 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz