BCCCAP00000000000000000001794

- Zer deabrukeri dabilkik emen? -oiu egin zion arek. - Lanik ez daukat eta egurasten. - Diru palian ez abil, bada, noski. - Nola dakizu ori? - Gu gabiltzan inguru samar abil. Ikusitakoak ala esan zidatek. Justiziarengana salatuko aut. - Ez dakit zergatik. Justiziak ez dauka emen zer egiñik. Nik ez diot iñori txarrik egiten. Ez nabil gaiñera zure barrutietan. Zuk emen barrena ibiltzea zillegi badezu, zergatik ez nik? - Zergatik abil i gure atzetik? Len ere esan dit leku askotan ikusi autela. - Ez dakit non. Egia balitzake ere, gaizki egingo al nuke? - Bazekit nere alabaren atzetik abillela ere. - Ortan ere nori txarrik egiten diot? - Utziok, Jainkoagatik, or txakurrak bezela ibiltzeari, emakume gaixoak beldurrak aidean dabilzkik eta. - Nik ez diot egundo maite detanari txarrik egingo. - Ez aute begien aurrean ikusi nai, ordea. - Zuk ala diozu, baiña orren berri ez daki nes- kak bestek. Aldarte gaiztoak izaten zituen gure kapitanak, aspaldian berekin zebilkien gaitzak erasotzen zione– an. Orduan ere alaxe ornen zeukan. Bere ate guziei maratil egokia jartzen zielako marrokiarrak, azke– nean sutu zan eta zemai gaizto au egin zion marro– kiarrari: - Gure ontzi inguruan arrapatzen baaut, bertan zutoi batetik zintzilik urkatuko aut, eta itxasora bota. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz