BCCCAP00000000000000000001794

Astebete etxean igaro ta joan zan kapitanaren etxera. Errege bat bezela artu zuten, eta txunditua geratu zan gure gaztea. Ama-alabetan nor nor zan ezin ezagutu lenengoz. Ain gaztea zirudien amak. Baiña laster jarri zan. Iru-lau bat zentimetroz luze– agoa zan alaba. Kapitana betiko lekuan arkitu zuen. - I pozik etorri aiz onera? -agurrak egin ondo– ren galdetu zion Anbrosiok. - Lenengo etorri aldian larria eman zidan. Semetxo bat bezela artu ta tratatu niñuten. Ni, berriz, ez nengoen artara oitua. Bigarrengoan, emendik ertetzerakoan, alako ixilleko naigabe bat bezela nabaitu nuen biotzean. Len ere esan nizun. Lutxik esan zidan: "Utzi zaite maitatzen eta asma– tuko dezu". Datorrenari bidea zabaldu bearko. - Ori dek arrazoia ta ando pentsatzea. Oso gutxi ateratzen dituk auek etxetik. Onera, berriz, ni bezelako agure zaar batzuk besterik ez dituk etor– tzen. I bezelako gazte batek, berriz, poztu egiten dizkik. Eta marrokiarra ikusi al dezu? - Ez zure emazte ta alaba besterik. Azukre koz- kor bat bezela urtuko naute. - Pixka baterako balitekek. - Aidean ibiltzen ate da marrokiar deabru ori? - Eta benetan ezagutzen al dek? - Bai, gizona. Bi edo iru kaietan itzegin det nik orrekin. Bakarrik ikusiko banu, ez lidake espa txa- rrik emango. Baiña emengo langille diran marrokia– rrekin izketan aritzen baita, alako oztopo txarren bat jarriko ate diguten beldurra ernaten didate neri. - Etxe inguruko saretik begira zegoela arrapatu nin lengoan. Anbat usteko zin betiko galduak giñala. Antxe topo eginda, elkarrizketa bero au izan zuten kapitanak eta rnarrokiarrak: 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz