BCCCAP00000000000000000001794
- Nor? Or zegoen moro kaxkar ori? - Bai. Orrengatik dauzkagu zakur aundi auek. Ez genduke guardiazibilletara abisurik biali nai. Okerragoa izaten baita. - Nere semeak laster moztuko lituzke orren lai– ñezak. Agurtu ta triste joan zan etxera. Ara ere etzuen atsegin aundirik eramango. Kapitanak irratiz abisua zabaldu zuen. Baiña etzuten noski entzun, eta larritasuna zegoen bi famelietan. Semea etxean sartzen ikusi zutenean, poztu ziran. Zoriona eraman zuen baserrira. Len esan degunez, denak, baita anaiak ere, maitasunez artu zuten. - Bizi al aiz, motell? Etsita geundeken. - Estuasun ta larri aldi gaiztoak igaro ditugu. Baiña Jainkoak estutzen ornen gaitu, baiña ez ito– tzeraiño. - Eta berriz joatekotan? - Ontzia konpontzean bai. Urte au bukatu arte ez det utziko. - Eta zenbat denborako zeukatek ura konpon– tzen? - Ori ez dakigu. Neri kapitanak lana eman dit. Ondo sarituko nauela gaiñera. Emen astebete igaro ondoren, aren etxera joan bearko. - Sarean arrapatuko aute. - Ez dakit ez ote nagoen ala. - Ez dek batere galduko. Ezeren berririk bazu- ten jakitera joan niñun; eta aingerutxo arek, ire izena entzun orduko, negarrez asi uan. - Baiña ni etxe artan geratzen banaiz, itxasoak erabat utziko ditut. Nik dakit bi emakume aiek nola supritzen duten. 137
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz