BCCCAP00000000000000000001794

Oraindik gaiña ez besteak onak zeuzkak onek. Bitartean, bertako langilleak, kobratu nai badute, ontzia konpontzen ari diran lekura joan bearko ditek. Baiña nik, ura konpondu arte, etxean lana emango nikek. Baita ondo saritu ere. - Eta zuk kobratuko al dezu? - Azkeneko xentimoraiño. - Ez daga gaizki: lanik egin ez ta kobratu. Eta zuk eskeintzen didazun lan ori, nolakoa da? - I nekazari ta baratza lanetan ondo ikasia aiz. Gure etxe ingurua, berriz, erabat utzia zegok, eta ontzia konpondu arteko lana baeukake an. Gogozko bazaik beiñepein, ator. Nik sarituko aut, eta gure bi atsoak ondo zainduko iñuteke. Joan Joxek antz eman zion orain ere dotare bota ziola a.mua; eta, illebete batzuk ez galtzezkeroz, irentsi bearra zeukala. Azkeneko andik atera zanean, alako naigabe txiki bat nabaitu zuen biotzean; eta orain, illebete batzuetarako lanera joaten bazan, arrunt sarean lotua geratuko zala. Baiña ori etzitzaion mundu ontako etorkizuna txarra iruditzen, eta: - Joango naiz -erantzun zion-, uste det azke– nean nerekin zure asmoak beteko dituzula baiña. - Orduan atsegin zaik gure Lutxi? - Txoria dotorea da. Kabia ere bai. Biak hatera eskeintzen badituzu, nori ez? Baiña ni or sarean lotzen banauzute, ez naiz zu bezela itxasora joango. Ez det maite detana urte guztian utzia ta naigabe– tan edukiko. - Orixe dek nik ere nai detana. Orretxen billa nabillek. Ni pipiak erdi jana niok, eta denbora gutxi zeukat. Eta nere bizia aiña maite ditudan puskak, emendik joaterako esku onetan utzi nai nizkikek. - Baiña astebeteren bat utziko didazu noski etxean gurasoekin pasatzen. 134

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz