BCCCAP00000000000000000001794
- Nai badezute, lagunduko dizuegu. - Mesedez, non gauden jakin nai genduke. - Olako uretan, legorretik eun bat millara. - Eskerrik asko. Geren buruz kaia billatzeko moduan gaituk. Aiek joan ziranean, ala zioten elkarri: - Ez gaitzik ekaitzak bide gutxian eraman. Ontziari buelta eman zioten, eta ustez jarri ziran berak nai zuten kaierako bi.dean. Denak, galdutzat zeukaten ontzia sartzen ikusi zutenean, arritu ziran. Kapitanaren lenengo lana irratiz abisatzea izan zan, bederatzietatik zortzi bizirik eta osasuntsu sartu zirala. Etzuen abisu arek nolanaiko pakea eraman naigabetan zeuden sendietara. Ontzia ustu ta kanpora atera zuten konpontze– ko. Bitartean, bertako langilleentzat jai. Kapitanak etzuen Joan LJoxe bakarrik utzi. Elka– rrekin etorri ziran bidean. - Zer derizkiok ekaitz ortaz? -galdetu zion. - Zer nai zenduke esatea? Legorrean ere gerta- tzen dira olakoak. Ugoldeak dirala, sua dala, olako ixtilluak ikusi izan ditugu. Tristeena neretzat, alare, bat il zaigula, eta beretako iñork ikusi gabe itxasora bota degula. - Lengusuren batzuk izan bear dizkik Marrue– kos alde ortan. Beste gaiñerakoan iñor ere ez, adis– kideren batzuk besterik. - Alare, il ezkero, legorrean geratu edo urean, ez dio ajola aundirik. - Eskari bat egingo nikek, ontzat artuko bauke. - ltzegin zazu, ta konponduko gera. - Ontzia egin zuten lekura eramango ditek kon- pontzera, txatarrerako ez badute saltzen beiñepein. 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz