BCCCAP00000000000000000001794

oskarbi. Pasa zan erauntsi gaizto ura, ortots ta guzi bere bidean bazter guziak txikituta. Urrun ikusi zuten eguzkia, zeru ta itxasoak bat egiten duten leku artan, gorri-gorri. Baiña ezin antz eman goiza zan edo illunabarra. Ez baizekiten oraindik non zeuden. Baiña gora zetorrela igerri zio– tenean, jakin zuten egun berri baten jaiotza zala. Etzuten besterik ikusten, bada, goian muga gabeko zerua eta beean itxasoa, eguzkia igo aiñean argitzen. Etzekiten ekaitzak non utzi zituen. Barruko estuasun artan etzan birao aundirik nabaitu. Orain, berriz, zoriontsu ta eskertsu zegoen jendea. Maomatarrak iru aldiz auspeztu ziran, Ala beren Jainkoa agurtuz. Bai kristauak ere umil asko belauniko jarrita. Bigarren aldiz aitagure batzuk errezatu zituzten. Ontzi gaiñean puska batean egon ondoren, non zeuden ezin asmaturik, eztabaidan aritu ziran. Eguzkia ezkerretik erten zitzaien. Baiña, len zera– maten bidean, eskubitik atera bear zitzaien. Ekai– tzak, bada, atzekoz aurrera utzi zituen, eta zenbat bidean eraman? Ala zebiltzala, urrun ikusi zuten itxas ontzi bat, ekaitz aren ondoren kaietik ateratakoa noski. Kapi– tanak bereala esan zuen: - Ez gaudek legorretik urruti. Urbiltzen zetozenak arritu ziran ontzi ura an gel– dirik ikusita. Alderatu aiñean, orduan ta arrituago, urpekoa zirudien ta. Andik igaro bear zuen eta, berena bezela, kargaketako ontzia zan. Altabozare– kin nor ziran galdetu zuten. - Olako ontzia. - Galdutzat emana zegok. - Gu, berriz, bederatzitik zortzi bizi gaituk. 132

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz