BCCCAP00000000000000000001794

- Deabru guzien ixtilluak igaro ta orixe bear genin orain! Eta zuzenean bodega barrura joan zan, il zana ikustera. - Nola gertatu zaio au, salbatu geran orduan? - Azkeneko ontziaren golpe artan erori da. - Izan ere, ezer gutxi bear. Gizarajoari etziok iñork negar askorik egingo. Iñor bai al zuen bere artekorik onek? - Ori marrokiarrak jakingo dute. Aiek ere etzekiten ezer. Guraso ta anai artekorik etzuela noski. Oitu bezela, karga puska bat jarri ta itxasora bota zuten. Laster zan tiburoien sabelean. Bi aita– gure errezatu zizkioten katolikoak. Musulmanen berri ez dakigu. Bein ekaitza gaiñetik igaro zanean, itxasoa ere baretu zan. - Oraindik olako ekaitzik ez diagu igaro. Alare, ontzi onek eutsi egin ziok. Ez dik nolanaiko azala. - Bost eguneko agoni au ere pasa orratik azke– nean. - Jatea ere aztuta bizi gaituk. Zerbait bizigarri artu dezagun. Illak ez dik bearrik. Baiña bai bizi geranok aurrera jarraitzeko -agindu zion kapita– nak sukaldezaiari. Kristauak, kapitanak lenengo, eskerrak eman zizkioten Jainkoari, estutu zituela, baiña ez lertze– raiño. Musulmanak ere beste orrenbeste egin zuten, aiek ere beren erara. Urpekoa zala zirudien ontziak. Etzan tximinirik ere bere lekuan geratu. Dena urak eraman zion. Burilizko barandillak ere okertu samarrak. ltxasoa oraindik dantzan zebillen. baiña paketua. Zerua 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz