BCCCAP00000000000000000001794
Alako batean, ugin aundi baten bizkarretik bat- -batean erori ta indarrean azpia jota, kolpe legar bat artu zuen ontziak, zutik zeudenak botatzeraiño. Ura orduko jendearen larria! Uste zuten lertu zala. - Beste olako bat eta kito -zion kapitanak-. Gure maiteak ttxogin lezatekek. Gaztain morkotse– tik aleak bezela aterako gaituk ontzitik. Baiña uste gabeko jauzi arek bota zuen mutil zaar bat, marrokiarra bera, eta lepoa autsita zerral– do illa geratu zan. Kapitana zegoen noski denetan ondoena. Bazter guziak barrena zebillen, erantzunkizunik geiena berea zan gaiñera ta. Lemazaiña ondatua arkitu zuen, eta bera jarri zan aren lekuan. Ura atsedentzera biali zuen, al bazezaken beiñepein. Lemazaiña, zerbait lasaitua, biurtu zan bere lanera; eta kapitana joan zan atse– dentzera. Loak artu eta esnatu zanean, itxas orroak ixil– duak ziran. Itxasoa baretu zala zirudien. Berak ortarako zeukan txulo batetik begiratu zuen, eta orduan ari zan sortaldean eguzkia jaiotzen. Oskarbi zegoen. Igaroa zan ekaitza, eta salbatu ziran, marrokiar gizarajo ura ez besteak. Eskerrak emate– ko belauniko jarrita, aitagure bat errezatu ondoren, oiu egin zuen: - Salbatu gaituk, mutillak, eta atera gaitezen ia sei egunean ikusi ez degun eguzkia agurtzera! Kapitanaren oiu arek etsitako jendea pizkortu zuen, eta denak ontzi gaiñera atera ziran aize berritzera. Elkarri zorionak eman zizkioten, eta lan– gille batek ala esan zion kapitanari: -,-- Zuk berri ona eman diguzu, baiña guk txarra emango dizugu: oraintxe atera degu Olako bodega– tik illa. 130
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz