BCCCAP00000000000000000001794

- Jainkoagatik, Joan Joxe! Etzaidak olakorik arpegira bota! Ori aitaren eginkizuna dek, eta ez nerea. - Barkatu, min eman badizut. Baiña atera itza– zu kontuak, ea zerbait olako esateko ez daukadan arrazoirik. Amaren biotza arrazoi arekin arrunt samindu zan, eta etzion erantzun. Idiak askatu ta lotu ondoren, uztarriari edeak bueltan-bueltan lotu zizkion. Ondoren, baso bat sagardo edan ta aldegin zuen etxetik Joan Joxek ere, dena zegoen bezela utzita. Amak, naigabetuta, ala zion berekiko: "Gaur arri erasoa diagu". Pakearengatik, beiak jeizten jakin balu, berak egingo zuen lan ori. Baiña etzekien. Orí ez baita emakumeen lana. Alare, beiak marruka asi zirane– an, bota zien bazka eta bere lanetara joan zan. Semeak, berriz, bi, tabeman egongo ziran apal ordurarte, eta bestea etzekien non sartuko zan, baserriko martxan zer ikusirik ez balute bezela. Aita etortzen zanean izango ziran kontuak. Oitu– tako orduak pasata, beiak, luzetetsirik, marruka ari ziran, aita sartu zanean; eta, arriturik, emazteari ala galdetu zion: - Zer dute bei oiek marru ta ixkanbillaka? - Nik jana eman diet, baiña jeitzi gabeak <laude oraindik. - Joan Joxe non sartu da, bada? Edo gaixorik <lago? - Ez. Arratsalde guzian goldean aritu da. Baiña oso serio dabil. Badabilzki kezka batzuk buruan. Ura oraindik goldean ari dala, iru anaiak etorri dira. Bi, txuxenean merienda artu ta auzoko taber– nara. Bestea, mendira. Ezkutatu dira irurak emen– dik. Idiak askatzera laguntzera joan naizenean, ala 13

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz