BCCCAP00000000000000000001794
gama dek. Eta, berriz gurasoak eta Lutxi ikusi nai badituk, egin zak otoitz, biotz garbien eskaria Jain– koak maitasunez entzuten dik eta. - Eta zuk errezatzen al dezu? - Bai, gazte, bai. Ikusten al dek nola ari naizen? Eta beatz artean zebilkien errosarioa erakutsi zion. - Nere txirristadak izango dizkit. Baiña arratse- ra au errezatu gabe ez nauk lotara joango. Gure aurrerapenetan itxaropena galtzean, Jainkoa baka– rra dek salbatu gaitzakena. Umil gaitezen beraren aurrean. Ekaitz auetan ederki agertzen ziguk bere indarra. Emendik ando ateratzen bagera, Urkiolara erromes joateko promesa egin ziot San Antoniori. - Nik Guadalupeko Amari egin diot. San Anto– niok baiño abeto jakingo du Ondarrabiko Amatxok itxasoaren berri. - Aizak: elkarrekin joango gaituk Urkiola ta Guadalupera. - Orren estu al gabiltza? - Oso ekaitz gaiztoak igaro dizkit. Baiña olako- rik ez dit uste. Oraindik indartzen ari dek noski. Alare, uste gabekoren bat izan ezik, zurrunbullo oni eutsiko diola uste dit. Bost egun bazeramazkigu, ta laster amaituko dek, nere iritzian. - Ura sartzen ari da nonbaitik! -oiu egin zuten. Denak zabaldu ziran ontziaren barruan, nondik sartzen ate zan ur zirriztu ori billatzera. Bereala arkitu zuten. Denak elkarri lagunduz, estali zuten. Eskerrak zeramaten algodoiari. Zerbait sartu zan, baiña ezer gutxi. Jendea ler egiña zegoen. Etzuten jan nai, bota egiten baizuten. Ekaitzak, berriz, sekula baiño gogorrago jotzen zuen. - Ez gera ezertarako gauza, eta datorrela nai duena! Orrela bizi baiño, il abe diagu! 129
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz