BCCCAP00000000000000000001794

Ugin gaiztoren batek saiets aldetik jo ta lertzen bazuen, kito. Arri koxkor bat bezela, urak irentsiko zituen, beren aztarrenik utzi gabe. Gizona itxasoarekin burruka asi zan ezkero, amaika milloi izango dira olaxe betirako galduak. Andik barrena zijoan besteren batek, ol zarren ba– tzuk-edo billatuko zituen, eta berekiko ala esan ere: - Nonbait emen galdu uan itxas ontzi ura. Arek utzitako puskaren batzuk izango dituk auek. Baiña bertan bizi ta ita ziranentzat oroitu ere gabe. Ori da mundu ontako elkar maitasuna. Gizona nor da itxas asarreko zurrunbulloari gqgor egiteko? Ainbeste jauzi ta gora-beerak egiten zi1~uen ontziak. Alakoren batean lertzea ere etzan arritzekoa izango. Etzekiten ontzia bere jostaillutzat non barrena zebilkien itxasoak. Orduan igertzen dio gizonak munduan ez dala ez~rt'l(.:o ere. Egiten dituen aurrerapen guziengatik arro-arro mintzatzen bada ere, eta emengo errege dala aitortu, olako eraso gaizto bati eusteko ez dauka indarrik. Orean oituak bazeuden ere, ainbesteko ontzia– ren eragin ta gora-beerako jauzi aiekin, naastuak zebiltzan aien barruak, eta jandako guziak goitika zijoazen, berriz jateko gogorik gabe. Alare, bizia zan lenengo. Bakoitza bere lekuan eme. Utsegiterik txi– kienean zegoen agian, barruan zijoazen bederatzi gizon aien bizia. Neurri gabeko ugin batek aidatzen zuen bere biz– karrean ontzia, gero ondora bota ta berriz, aldapan gora bezela, urrengoaren bizkarrerajasotzen zuen. Etzuten lorik egiten. Gogorrago joko zuen beldu– rrak zeuden. Alare, eusten zion lemazaiñak brankaz ekaitzaren aldera. Kapitana, atsedenik artzeko betarik gabe, bazter guziak aztertzen zebillen, iñondik urik sartzen ate 127

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz