BCCCAP00000000000000000001794
intxaur azal arek gogor egin bearko zion aidez ta urez zetorkion ekaitzari eta elementu guziei, ontzia– ren sabelak barruan babestuta zeramazkienak sal– batu nai bazituen. Itxasoa arrotu zan. Urak orain mendi, gero sakon biurtzen asi ziran. Urak, alegia, balantzaka ari ziran. Ontzia, berriz, gora ta beera, jetxi ta igo, txunban balebil bezela. Ainbeste urtez urean zebil– tzanei ere, urdailla naastu egiten zitzaien, eta etzan asiera besterik. Etziran oraindik ikaragarri aietako– ak así, baiña ekai~a goraka zijoan. Lemazaiñak bazeukan lana ontziaren branka ekaitzaren alde ezin edukiz, ugiñak saietsetik arra– patu etzezaten. Kapitanak beste bat biali zuen lemazaiñari laguntzeko. Beren gaiñean ortots ta euria, abaillan estali zuen eguzkia, eguna edo gaua zan antzik ezin ema– teraiño. Neurri gabeko aize ta erauntsia. Itxasoa arro– tzen, gero ta zakarrago. Aren orroak etzuen ezer entzuten uzten. Bazirudien aldizka mendi gaiñera igotzen zirala, gero bat-batean buruzpera itxasoa– ren ondora, azpiko arkaitzak jotzeraiño. Bat-bateko kolpe legorrak ere bai, lertzeko arraixkuan, gora ta beera tíovivo bat bezela. Betiko ontziaren eragin gaiztoak etzien atsedenik artzen uzten, eta ekaitza etzan oraindik gaiñeraiño iritxi. Jateko betarik ere ezin zuten artu. Aultzen ari ziran. Beti eme ibili bearra gaiñera. Uste gabeko golpe batekin erori zitezken buruzpera, bodegara alegia; eta etzan oraindik gaiztoena etorri. Alako zurrunbullo batean, ia irauli zuen. Eskerrak zamatua zeramaten. Barruan larri bizi ziranak ura zuten babesa . Baiña berriro bere lekura biurtu zan. Milla mordo batean etzeukaten ura beste eusga- rririk. Itxasoa, berriz, gero ta zakarrago. 126
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz