BCCCAP00000000000000000001794
ingurnko kaietatik urruti. Baziteken ori mesedega– rri izatea. Benetan dantzatuko zuen, baiña itxas bazterreko arkaitza jota txikitzeko beldur gutxiago. Beren itxaropen bakarra ontzian zegoen, itxaso– aren zakarkeriak lertu gabe eusteko moduan zegoe– nez. Beste gaiñerakoan, gizonak ezin zezakean ezer egin. Laguntzaren itxaropenik ere etzeukaten. Kapitanak bazeraman bere irratia. Andik entzun zuenak zer pentsatua eman zion beren neurriak artzeko. Baiña balioko al zuten? Bazterrik ikusten etzitzaion putzu zulo ura arro– tzen bazan aize erauntsiak eraginda, gozoa jarriko zan. Zer egin bear zuten berak? Zer egin bear zuen intxaur azal arek, ezeren babesgarri gabe? - Tifón deritzaion ekaitz gaizto oietako bat gai– ñean diagu. Laster aize erauntsiak erdiz erdi arra– patuko gaitzik. Urreneko kaietik milla asko urruti gabiltzak. Oietakoren hatera urbiltzeko itxaropenik etzeukagu. Itxas zabaleko bakardade ontan arpegi eman bearko ziogu ekaitzari. Bereala eman zituen bere aginduak, bakoitza bere lekuan egon zedilla: - Len ere olakoak igaro izan dizkiagu. Gaur ere gure ontzi onek eutsiko ziok, ustegabekoren bat izan ezik. Laster azaldu ziran ekaitzaren ezaugarriak: itxa– soaren sabelak irakiten; ura dantzan eta moltsoka ta balantzaka; aizeak txistuz egin, itxaso gaiña orraztuz. Ontziaren gaiñean arraixku txarra zegoen, aizea– ren indarrak urera botatzeko. Ontziak, batzuetan bi saietsetara, bestean atzeraka ta aurreraka, balantz beldurgarriak egiten zituen. Eguzkia estali zuten aizearen egoan zetozen laiño moltsoak. Itxi zituzten ontzirako sarrera guziak, eta 125
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz