BCCCAP00000000000000000001794
Ezeren pekaturik egin ez balute bezela, ango kai nagusira sartu ziran, algodoiz ontzia zamatzeko. Lenago ere eramaten baizuten. Sartu arte etzion iñork galerazi. Baiña betetzeko lekuan lotu zutenean, an bertako ertzain batzuk zer ote zekarten ikustera etorri ziran. Baiña ontziaren barrua uts-utsa arkitu zuten. - Ontzi onek sekulako arma pilla dakarrela salatu digute. Non ustu dezute? . Kapitanarekin zituzten kontuak, eta or konpon zitezela. Utsik arrapatu zutenean, etzeukaten ezer egiterik. - Gu Dakartik gatoz, eta inguru artan gudan dabiltza. Bertarako ere, armak ez litzaizkieke gaizki etorriko. Ez dakit sinistu zioten, baiña etzituzten peka- tuan arrapatu. Algodoiz zamatuak atera ziran, bada, kai eder artatik. Bidean ala zion Joan Joxeri kapitanak: - Etzekit ez ote dekan arrazoi izango. Urde ori arrapatzen badet, zutoi ontatik zintzilik urkatuko <lit, eta itxasora bota, tiburoien janari. Dijoala orduan, nai badu, salatzera. - Eme bazabiltzake. Bera ere ez da txarra izango ortarako. - Beldur gaiztoa artu diok orri. - Etzera oartzen etxean daukagula guk etsaia? - Etxean? Zer esan nai didak orrekin? - Emengo lau marrokiar langille oiekin artu- -eman aundiak dabilzki orrek. -Alajainkia! Ni ere eme ibiltzen nauk, baiña ez dit olakorik somatu. - Nik bai, ordea. Zuek, izan ere, txuxenean ez dakit nora ezkutatzen zeraten. Aiek orduan alkar- 122
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz