BCCCAP00000000000000000001794

denak garbituko gaitziken. Arrazoi izango dek noski. Joan Joxe. Orrek bazekien zerbait. Berriro kontrabandoa zeramaten naziora urbildu ziranean, guda ontzi txiki bat, guardacostas deitzen dioten oietakoa alegia, ikusi zuten beren aldera zetorrela. Ango uretatik baizijoazen. Baiña aietatik atera zanean, guda ontzi txiki arek an etzeukan zer ikusirik. Alare, ondo zaindu zituen barrura etzite– zen berriro biurtu. Beste nazioko uretara sartu zira– nean, jarraitzaillea ere gorde zan. Orduan bestea, bazterrik bazter, lanbro pixar bat bazegoen gaiñera, lasai sartu zan ustu bear zuten lekura, eta arkaitz tarte batean ezkutatu. Etzuen, ez, ura lenengo aldia izango. An ustu zuten zama. Jainkoak bestek ez daki zenbateko gazte sailla etorri zan ustutzera. Berak egindako txalupa txi– kietan, bereala ontzitik atera ta eraman zituzten ango zuloren batzuetara, gero bear zutenean era– mateko. Jende asko izan arren, egun batzuetako lana izan zuten. Txalupa aiek ere noski txara artan edukiko zituz– ten gordeta. Arraixku txarreko lekua zan ura; baiña lemazain marrokiarrak txuxen atzeraka-atzeraka atera zuen. Buelta emateko ez baizeukan lekurik. Utsegiterik txikiena aski zuen bertan lotua geratzeko. Gero, zabalera erten zanean, konten ziran kapitana ta beste gaiñerakoak. - Ez dakit berriz onera etorriko geran -zion kapitanak-. Tarte estua baita. Azpira ez dago bel– durrik, baiña bazterrik ez jotzeko eme ibili bear. Eta, salatuak izan ziran ezkero, urrengorako etsaiak anbat billatuko zuen lekua. Ondo atera ziran beiñepein, eskerrak lemazaiñari. 121

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz