BCCCAP00000000000000000001794

- Gorputz ta anima, duen pixarra billaua du orrek iñondik ere. Baiña zuk esan dezun gizajotik gutxi. Nik, gutxieneko, iru aldiz itzegin det orrekin. Orren itzak aldrebes :Ilertu bear dira. Maite zaitula dionean, gorrotatzen zaitula esan nai du. Eta nere itz auek ondo jaso: gorroto ikaragarria dizula orrek zuri. Berearekin ez bada aterako ere, salatu gabe ez gaitu utziko. - Lasaitu adi. Emen badabil, neretzat pozgarria dek ori. Etxekoak pakean bizi dirala alegia. - Ez nator beldurragatik salatzera. Zu jakiña– ren gaiñean jarri nai ziñudan. Emendik aurrerako guzia orain zure gair: geratzen da. - Eskerrik asko eta bejondeikela. Ondo egiña zegok ori. Mutilla joan zanean, atzetik begira egon zitzaion kapitana. - Ez intzake polizi txarra izango. Baiña arrazoi dekan edo ez laster ikasiko diagu. Beldurrak abil, ta ori txarra. Biaje atsegiña zeramaten. Itxas aldi bikaiña, eze– ren eragozpenik gabe. Baiña kapitana gau ta egun erne. Bai-baizekien, arrapatzen bazuten, ia zigor guzia bere bizkarrera eroriko zala. Ezeren aztarre– nik etzan ordurarte. Alare, illundu baiño lentxeago, guda ontzi ingeles bat ikusi zuten urrun katalejoa– rekin begiratuta. Beren ontziari jarraiz zetorren ura. Etzagutu zuen itxura. - Eman akiok ontziari lezaken guzia, ingelesak gaiñean dizkiagu ta. Argiak itzalita urrundu ziran egiñaletan. Eske– rrak illunari, iges egin zioten. Gutxi gora bera baze– kien etsaiak nora joango ziran. - Ederretik salbatu gaituk -zion kapitanak-. Guda dabillen leku ontan arrapatuko bagiñuzte, 120

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz