BCCCAP00000000000000000001794

- Len ere esan dizut: irabazi al dute? - Sari polita jasotzen ditek beiñepein. - Baiña guk egiñetik jan. - Ez al dek ori·aitarengatik esango... -Aitak ere, dabillen bezela ibiltzeko ez du arta- zoirik. Ez du ondo egiten. Baiña ura beste bat da. Alare, zergatik etzuen neri laguntzera etorri bear? Anaiengatik, berriz, zer esanik ez. Oiek bezela, egun guzia lanean igaro det nik ere. Oiek beren sariak osorik jasotzen dituzte. Nerea, berriz, oiek manten– tzeko izaten da. Iñork ez <lit xentimorik ematen. Oiek lanean izerditzen ez dute ikasi oraindik. Ama– sei urte zituzteneko, lantegi arin hatera asi ziran; eta Jainkoak daki, ez badute alperrik ondatu beiñe– pein, onuzkero zenbat diruren jabe diran. Goizean, oietik paurrikara; arratsaldean, paurrikatik taber– nara. Igande ta jaietan ez dakit non ezkutatzen diran. Otorduetan bestetan ez ditut ikusten etxean. Zergatik oiek neri ez didate lagundu bear? Edo nik beti oien morroi bizi bear det? - Bai; agindu iek. Goxoak jarriko dituk. - Orduan dijoazela kanpora jatera. Bestela, ordaindu dezatela gure lana. - Ago ixilik. Ago ixilik. - Elkarrekin bazkaldu degu, eta geroztik ez det nik ezer ere artu. Eta ikusi nauzu ordu bita erdie– tan asi naizela lanean. Geroztik ni emen ari naiz. Oiek baiño goizago asi ta beranduago bukatu; eta orain geratzen diran lanak ere nik bakarrik egin bear. Zergatik azkeneko lan pixar auek egitera ez azaldu? Pake-pakean meriendatuko genuen, eta gero alkarrekin ukuilluko lanak egin. Alare, nik baiño obeto aterako lirake. - Martxa ori zegok, bada'. emen jarria ta... - Ez, seme guziak berdin maite baziñuzteke. 12

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz