BCCCAP00000000000000000001794

kin kapitana gorrotatu. Ori galdu nairik abil. Bere pertsona edo bere maite ta interesetan kalte egin, ondatu, zauritu ezkero, iri ez dik ajolik alabagatik. Ik aita galdu nai dek. Ontzitik bota, ura naigabetu. Ire egiñal guziak ortara ziazik. Egokiera billa abil noski. Ori dek nere iritzia. - Nai dekan bezela pentsatu. Len ere esan dit: errea ta tisiko dagoen aiton orrengatik ez didala ajolik. Nik alaba maite dit. - 1 ez aiz orren buru gabea. Orixe baiño maltzur ta billaugotzat aukat. - lkusi ta ikasia baiño aurrerago ez adilla sartu, Joan Joxe. - Ik jakingo dek zer daramakigun, nora goazen ere bai, ire lagunak esanta. - Bai; ta orregatik zer? - Ik salatzen badek, ez dek erreza izango ontzi au bere lekura eramaten. Larri gaiztoak pasa bear– ko dizkigu bidean. Eta orrekin emengo langilleak ere arraixkuan uzten gaituk. - Ni emen ikusteak beldurra ematen dik orduan iri? - Egia aitortzezkeroz, bai. - Kai ontan, nik bezela ikusi duten begi asko zeudek, ispitzan dabiltzanak eta ortatik bizi diranak. -Agur, bada, ta etzeukat irekin konfi.antzarik. Orixe da marrokiarrak eta biok egin genduen izketaldia. Ondoren, esku eman nion eta zuzenean ontzira sartu nintzan, eta ura bere lagunekin izke– tan geratu. 118

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz